Mixel Etxekopar edo Michel Etchecopar (Gotaine-Irabarne, Zuberoa, 1963) txirularia, kantaria eta bertsolaria da. Lanbidez irakaslea da, eskolarik eskola euskara irakasten du. Hebentik Zuberoako kultura elkarteko arduraduna da. Hiru zuloko txirula jo ohi du (Zuberoako eta Pirinioen mendebaldeko musika tresna tradizionala). Bi disko grabatu ditu Mixel Arotze eta Maddi Oihenartekin batera. Gainera, Gotaine-Irabarneko Xiru jaialdiaren antolatzaileetako bat da. Maika alaba Amaren Alabak taldeko kidea da.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)