Naroa Agirre Kamio (Donostia, Gipuzkoa, 1979ko maiatzaren 15a) pertika-jauzilaria da, eta Goenkaleko aktorea izan zen. Ingurugiro Zientziak ikasi zituen, Bartzelona aldean, eta handik bueltan profesional gisa aritzeko apustua egin zuen. Telesailean, bere izena duen pertsonaia antzeztu zuen. Pertika jauziari ekin aurretik luzera jauzian jarduten zen, eta oraindik jarduten da. 2008ko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)