Natxo de Felipe Alonso (Bilbo, 1949ko irailaren 6a) euskal abeslari eta musikaria da, folk musikaren arlokoa. Ahotsaz aritzeaz gain, gitarra eta perkusioa jotzen ditu. "Oskorri" taldeko sortzaileetariko bat izan zen 1971n, eta 2015eko bukaera arrakastatsuraino iraun zuen, Anton Latxa eta Bixente Martinezekin batera. 2015eko ekainean, iragarri zuten taldea desegingo zela, irailetik azarora bitartean agurreko zazpi kontzertu eman zuten.Horiez gain, beste hainbat kide izan zuen taldeak, besteak beste hauek: Xabier Zeberio (biolina eta ahotsa), Gorka Eskauriaza (baxua), IƱigo Egia (perkusioa), Josu Salbide (alboka, txirula, eta gaita), eta Iker Goenaga (trikitia).
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)