Miren Nekane Murga Eizagaetxebarria (Bilbo, 1963) bizkaitar medikua da, 2019ko martxoaren 14tik aurrera Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko kontseilaria dena. Jaurlaritzako Osasun saileko Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria izandakoa, Medikuntza eta Kirurgia ikasketak ditu, eta kardiologian doktorea da, cum laude kalifikazioarekin. Horrez gain, EHUko irakasle elkartua da 2013tik aurrera, eta, besteak beste, Basurtuko ospitalean Kardiologia klinikoko atalburua izan zen. 'Emakumeak kardiologian' izeneko Espainiako lantaldeko arduradun izana ere bada.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)