Nerea Alias Garcia (Anoeta, Gipuzkoa, 1984ko urtarrilaren 2a) telebista-aurkezle euskalduna da. 2003az geroztik telebistan lan egiten du, non ETB 1eko Betizu telebista-saioa aurkeztu zuen. Gainera, Balbemendi telesailaren lehenengo ataletan agertu zen. Ondoren Egin Kantu! karaoke-saioa aurkeztu zuen. 2008an hasi eta lau urtez Sut&Blai programa aurkeztu zuen. ETB 1eko Euskal Herria Zuzenean saioko erreportarietako bat izan zen bi denboraldietan. Bere azken lanetariko bat Kantugiro saioan egin du, erreportari lanetan hemen ere. 2016an ETB 2ko De lo bueno lo mejor saioan aritu zen erreportari lanetan ere. Gaur egun Gure kasa saioan dihardu.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)