Nerea Eizagirre

Nerea Eizagirre Lasa (Tolosa, 2000ko urtarrilaren 4a) gipuzkoar futbolaria da, erdilari jokatzen duena. Gaur egun Espainiako Emakumezkoen Futbol Ligaren Lehen Mailan aritzen den Real Sociedad futbol-taldean jokatzen du. Nahikari Garciarekin batera, harrobiarekin ikurretako bat da.16 urterekin, lehendabiziko taldean hasi zen, eta 2020/2021 denboraldiaren hasieran, 100 partidetara iritsi da. Gainera, Natalia Arroyoren aginduetara, inoizko sasoirik onena egiten ari da. Hori gutxi balitz, Espainiako selekzioaren deialdian ere sartu da. Uneko jokalaria da, gol ikusgarriak pilatzen ari direlako etengabe, eta, taldea, horien bidez puntuak lortzen ari da. Hark aitortu duenez, Gabonetara heldu barik deitu diote hainbat taldek. Dena den, Nereak adierazi du kontratua daukala eta lasai-lasai dagoela. Are gehiago, taldean oso gustura dagoela adierazi du, eta bertan hazten segitu nahi du.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Emakumezkoa
(2000-01-04) 24 urte
Gaztelania, Euskara
futbolari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA