Oier Araolaza Arrieta (Elgoibar, Gipuzkoa, 1972 - ) dantzari, kazetari, antropologo, idazle eta blogari gipuzkoarra da. Kezka, Haritz eta Argia euskal dantza-taldeetan aritzen da dantzan 2000. urteaz geroztik. Elgoibarren jaio arren, oso gazterik joan zen familiarekin Eibarrera eta hantxe bizi izan da.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)