Oier Sanjurjo Maté (Lizarra, Nafarroa Garaia, 1986ko maiatzaren 25a) futbolaria da. Osasunan jokatzen du. Estatistika ofizialek diotenez, 1,78 m luze da, eta 71 kg pisatzen du. Euskalduna da. Osasunako harrobian hazia, 2007-2008ko denboraldian jokatu zuen estreinakoz lehen taldean. Erdilaria da berez, baina behin baino gehiagotan defentsa lanetan aritu da, taldekideen lesioek hala eskatu dutenean. 2020. urtean, Osasunak 100 urte bete ditu, eta Oier gizonezkoen lehen mailako taldeko kapitaina da.Euskal Selekzioarekin ere aritutakoa da.Bestalde, kirol kontuak alde batera utzita, maiz azaldu da euskaran aldeko ekimenetan; KORRIKAri babesa eskainiz, Euskaraldiaren lehendabiziko edizioan Nafarroako "Hamaikakoan" parte hartuz.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)