Oihana Orbegozo (Azpeitia, 1985) Euskal Herriko pilotaria da. Eskolan hasi zen pilotan jokatzen baina gero utzi beharra izan zuen. 14 urte zituenetik 31 urtera arte ez zuen jokatu. 2016an berriz hasi zen, Iera Agirre eta Maite Ruiz de Larramendi-rekin batera Ados pilota-kluba sortzeko pausoa eman zuten, eta Adosek bidea egiten lagundu dio gero. Lagunarte bat eskaintzeaz gain, pilotan baldintza duinetan aritzeko aukera eman dio klubak: lan kontratuarekin eta urte osoko egutegi batekin.Emakume Master Cup txapelketak itzularazi zuen Orbegozo eta 2018an Lau t'erdiko promoziozko finala jokatu zuen, baina Amaia Aldai gazteak 22-8 garaitu zuen. 2020an Emakume Master Cup binakako txapelduna izan zen, Amaia Aldai bera lagun zuela.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)