Oskar Matute

Oskar Matute

Oskar Matute García de Jalón (Barakaldo, 1972ko urriaren 5a) Euskal Herriko politikaria da, egun Alternatiba alderdiaren bozeramailea, Espainiako Barne Ministerioan Alternatiba Eraikitzen (ALER) izenez 2009ko otsailaren 2an erregistratutakoa. Aurretik, Matutek Ezker Batua (EB) utzi zuen 2009 hasieran, alderdi horretako talde kritiko nagusiko beste kide batzuekin batera. Euskal Herriko Unibertsitatean Enpresa Zientzietan diplomaduna, EBko presidentziako eta Izquierda Unidako Federazio presidentziako koordinatzaile lanetan aritu zen Matute. Horrez gain, Eusko Legebiltzarreko kide izan da VII. eta VIII. Legegintzaldietan. Bietan Lurralde Plangintza eta Garraio eta Ingurumen batzordeetako lehendakariorde kargua izan zuen. VIII.ean, gainera, EITBko Kontrolerako Batzordeko lehendakaria izan zen. 2008an Ezker Batuaren VII. Asanbladarako hautagaitza alternatibo bakarraren buru izan zen Matute, sektore kritiko gehienak biltzen zituena (Batzen eta EPA); baina Euskadiko Partidu Komunistak, ordura arte zuzendaritzaren aurkakoa zena, hautagaitza nagusiaren alde egin zuen. Hala, Javier Madrazo koordinatzaile nagusi karguan berretsi zuten, harik eta 2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan izandako emaitza txarren ostean dimisioa eman zuen arte. Bitartean, Matutek Alternatiba Eraikitzen taldea sortzeko lanetan parte hartu zuen, hasiera batean erakunde soziopolitikoa zena eta, gerora, alderdi gisa Alternatiba izenarekin aurrera egin zuena, 2009ko apiriletik Ezker Batuatik kanpo. Alternatibak alderdi ezkertiar eta subiranistatzat aurkeztu zuen bere burua. 2016ko uztailetik EH Bilduren diputatua da Bizkaitik Espainiako Kongresuan. Matute, bestalde, Lokarri, Viento Sur Fundazioa, Gogoa Fundazioa eta CCOO sindikatuko kidea ere bada. Bere iritzi artikuluak bere blogean eta Astekari Digitala agerkarian irakur daitezke.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Bizkaia
Gizonezkoa
(1972-10-05) 52 urte
Gaztelania
politikari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA