Patxi Lazcoz

Francisco Javier Patxi Lazcoz Baigorri (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1965eko abuztuaren 30a) PSE-EEko politikaria da. 2007ko ekainaren 16tik 2011ko ekainaren 11ra arte Gasteizko (Araba) alkatea izan zen. Zuzenbideko lizentziaduna, 1991an Gasteizko zinegotzi aukeratu zuten, eta hurrengo zazpi urtean hainbat ardura izan zituen udalean. 1998an, EAJren eta PSE-EEren arteko akordioa apurtzean, udal taldetik kanpo geratu zen. 2003ko udal hauteskundetan, PSE-EEren Gasteizko zerrendaburua izan zen, eta alkatetza lortu zuen. 2007ko hauteskundeak galdu ondoren, oposizioko zinegotzi bihurtu zen berriro.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Nafarroa Garaia
Gizonezkoa
(1965-08-30) 59 urte
Gaztelania
abokatu

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA