Pedro Subijana
© Marcodidio / Wikimedia Commons / CC BY-SA 4.0

Pedro Subijana

Pedro Subijana Reza (Donostia, 1948ko azaroaren 5a - ) euskal sukaldaria da. Zarautz eta Madrilgo ostalari eskoletan hezi zen. 1975an, Akelarre jatetxearen buru jarri zen, bereizpen altuekin saritua entzute handienetako sukaldaritza gidetan. Irakasle eran, sukaldaritza ikastaroak eman ditu amerikar eta europar erakunde ezberdinetan, baita enpresa eta heziketa eskola espainiarretan ere. Euskal Telebistan saio bat presentatzen du, "La cocina de Pedro Subijana", 1992etik 1.400 saio baino gehiago zabalduta dituela. 2007an Akelarre jatetxeari Michelin Gidako 3 izar eman zizkioten, gehienezko balioa.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Gizonezkoa
(1948-11-05) 76 urte
Gaztelania, Euskara
telebista aurkezle, sukaldariburu

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA