Peio Ospital

Peio Ospital (Ezpeleta, Lapurdi, 1948) euskal abeslaria da, Pantxoa Carrererekin batera Pantxoa eta Peio musika taldearen partaidea. 1970eko hamarkadan hasi ziren euskal abertzaletasunari lotutako abestiak kantatzen. Ipar Euskal Herrian ez ezik, Hego Euskal Herrian ere ezagun bihurtu ziren. Hori dela eta, eurek abestutako kanta asko euskal musikan klasiko eztabaidaezin bihurtu dira. Hauek dira bikote honen abestirik ezagunenetariko batzuk: Lepoan hartu ta segi aurrera, Itziarren semea, Urtxintxak, Azken dantza, Bai euskarari, Batasuna, Greziako itsasontzia eta Egunsenti hura.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Akitania Berria
Gizonezkoa
(1948-01-01) 76 urte
Frantsesa, Euskara
abeslari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA