Pello Jauregi Etxaniz (Pasaia, 1958) irakasle eta ikertzailea da, euskararen erabilera zabaltzeko Euskaraldia, Belarriprest eta Ahobizi kontzeptuen asmatzaile eta teorizatzailea ere bada. Soziolinguistika Klusterrak martxan jarri zuen Aldahitz ikerketaren zuzendaria da. 2020ko Abbadia saria eman zion Gipuzkoako Foru Aldundiak. Hizkuntza ohituretan aldatu ahal izateko bideak aztertu ditu bere ikerketa taldearekin, baita metodologia praktiko bat sortu ere aldaketa horiek martxan jartzeko. Eusle, metodologia horren erakusle da eta Euskaraldiaren oinarrian dago, baita Lasarte-Orian (Gipuzkoa) 2016an egindako Baietz 40 egun euskaraz herri-erronkarenean ere.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)