Pello Otxoteko

Pello Otxoteko

Pello Otxoteko Vaquero (Irun, Gipuzkoa, 1970eko otsailaren 5a - ) euskal idazlea da. Zientzia Biologikoetan eta Biokimikan lizentziatua da. Halaber, Filosofia ikasketak egin zituen UNEDen. Egun, irakasle dihardu. 1997. urtean Pasaia Hiria Saria eskuratu zuen poesia arloan, eta urtebete geroago Lasarte Hiria Saria irabazi zuen arlo berean. 2007an Gipuzkoako Foru Aldundiko literatur sorkuntzarako Koldo Mitxelena beka lortu zuen. Durangon eta Donostian 2008az geroztik antolatzen diren Pentsamenduaren Poesia jardunaldietako antolakuntza taldekoa da eta Balea Zuria argitaletxearen (2017) sortzaileetako bat ere. Halaber, arteliteratura.eu web-aren arduradunetako bat da. Itzultzaile ere aritu da. José María Mendiola eta Raúl Guerra Garridoren ipuinak itzuli ditu. Horrez gain, 2005. urtean Albert Galvany sinologoarekin batera Li Bai VIII. mendeko poeta txinatarraren antologia bat prestatu eta itzuli zuen txinera klasikotik euskarara zuzenean: Urrutira bidalia (2005, Alberdania).

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Gizonezkoa
(1970-02-05) 54 urte
Gaztelania, Euskara
idazle, Irakasle

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA