Pello Salaburu
© Irekia, Eusko Jaurlaritza / Wikimedia Commons / CC BY 3.0

Pello Salaburu

Pello Salaburu Etxeberria (Arizkun, Nafarroa Garaia, 1951 uztailaren 3a) Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakaslea, euskalaria eta idazlea da. 1996-2001. urteen artean EHUko errektorea izan zen. Euskaltzaindiko kidea da (euskaltzain osoa), eta erakunde horren Gramatika batzordearen burua. Hiztegi Batuaren lanak berak koordinatzen ditu. Klasikoak izeneko pentsamendu unibertsalaren lan bilduma bideratzen duen elkartearen lehendakaria izan zen, Europako Zientzia eta Arteen Akademiako kidea, eta Nevadako Unibertsitatearen Renoko campuseko CBS (Center for Basque Studies) ikergunean argitaratzen den euskal klasikoen bildumaren (Classics) zuzendaria, Gregorio Monreal eta Bill Douglass irakasleekin batera. Bilboko Athletic klubeko zuzendaritza kidea izan zen (2005-2006). Argitara eman dituen lan nagusiak euskal gramatikaren eta hizkuntzalaritzaren ingurukoak dira. Baztango euskalkia ere xeheki aztertu du bere lanetan.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Nafarroa Garaia
Gizonezkoa
(1951-07-03) 73 urte
Gaztelania, Euskara
idazle, unibertsitateko irakasle, hizkuntzalari, literaturan aditua

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA