Peru Magdalena Arriaga (Durango, Bizkaia, 1980 - ) euskarazko idazle, bertsolari eta margolari bizkaitarra da. Hainbat komunikabideetan parte hartzen du, hala nola, Ostiela!, Linterna Gorria, Putz eta beste aldizkari literario batzuetan ere. Honez gain, Euskadi Irratiko "Ipurtargia" irratsaioko "Little Arratia Klub irrati-nobela"n egon zen urte betez. Halaber, Durangaldeko Anboto astekarian zutabegile egon da bi urtetan. Bi pintura erakusketa egin ditu: "Hara begire" eta "Samuraiaren hegaldia". Gainera, hainbat ekitaldi desberdinetako gidoilaria eta aurkezlea izan da. Shakespearen "The Tempest" antzerkia egin du. Anboto Irratiko "Plus eta minus" irratsaioa zuzendu zuen. 2005ean akzesita lortu zuen Igartza Sarian, Lile izeneko eleberriaren proiektuagatik.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)