Pilar Iparragirre Lazkano (Idiazabal, 1951 - 2022ko azaroaren 29a) euskal idazlea eta kazetaria izan zen. Kazetaritza ikasketak egin zituen Donostian eta Bartzelonan eta hainbat tokitan aritu zen lanean, besteak beste Zeruko Argia, Egin egunkaria (itxi zuten arte), Punto y Hora eta Argia aldizkarian.Urbia mendilerroan hazi zen, gurasoak bertan artzainak ziren eta.Izatez Goierrikoa zen arren, Donostiako Amara Berri auzoan bizi zen gero eta maiz ibiltzen zen Parte Zaharretik.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)