Pili Aguado

Pili Aguado

Pili Aguado (Tolosa, 1981) ilustratzailea da. Arte Ederretan lizentziaduna da, eta teknika grafikoetan espezializatuta dago. Hainbat euskarritan lan egiten du; hala, horma-irudiak nahiz ehunetarako, afixetarako eta publizitate-kanpainetarako lanak egin izan ditu, eta ilustrazio editorialean ere aritu izan da. Argitalpenei dagokienez, hainbat aldizkari eta fanzinetan parte hartu du. Liburuei dagokienez, 2018an, Harriet Tubmanen bizitzari buruzko argitalpen batean parte hartu zuen; María Isabel Sánchezek idatzi zuen liburua, eta Aguadok, berriz, ilustrazioak egin zituen. 2019an, berriz, Aintzane Usandizagaren Kabitu ezina (Elkar) ipuin-bildumako ilustrazioak egin zituen.Hainbat erakusketa egin ditu, besteak beste, Txilen, Mexikon, Tolosan, Gasteizen, Hondarribian eta Irunen. Hala, 2020an, Gasteizko Ataria aretoan “Somos bosque/Basoa gara” erakusketa jarri zuen.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Emakumezkoa
(1981-01-01) 43 urte
Gaztelania
ilustratzaile

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA