Pruden Gartzia Isasti (OƱati, Gipuzkoa, 1964ko maiatzaren 13a) euskal liburuzain eta euskaltzain urgazlea da. 1997. urteaz geroztik Euskaltzaindiaren Azkue Liburutegiko eta Artxiboko zuzendaria da. Udako Euskal Unibertsitateko liburugintza batzordeko kidea eta Joana Albret Bibliotekonomia Mintegiko kidea ere bada. Haren kezka intelektual eta profesionalak Bibliotekonomia, Artxibistika eta Historiaren esparruetakoak dira. Egun, Gasteizen bizi eta Bilbon lan egiten du. Gazte-gaztetatik ari da euskal kulturan ekarpenak egiten, Jakin aldizkariko harpidedun eta kolaboratzailea da hogei urte zituenetik. Historia ikasketak egin zituen Donostian, Gasteizen eta Madrilen. Filosofia eta Letretan doktoratu zen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan (2002).
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)