Puy Oria Rubio (Torres del Río, 1962) nafar zinema ekoizlea da, Oria Films enpresako burua. 1986an Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean. Ingurumen-hezkuntzaren arloan egiten zuen lan, Elias Kerexeta ekoizleak Las cartas de Aloun lan egiteko kontratatu zuen arte. Harrezkero zinema munduan lan egin du, El sol del membrillo (1990), Jamón, jamón (1992), Días contados eta La pasión turca, Historias del Kronen (1994), Profundo Carmesí (1996) Secretos del Corazón (1996) eta beste film asko eginez. 1999an, Montxo Armendárizekin batera Oria Films ekoiztetxea sortu zuen. 2006an Obaban egindako lanagatik Goya Sarietarako izendatu zuten.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)