Ramuntxo Kanblong
© berria.eus, Gaizka Iroz / Wikimedia Commons / CC BY-SA 4.0

Ramuntxo Kanblong

Ramuntxo Kanblong (Makea, Lapurdi, 1939ko azaroaren 11 - 2021eko azaroaren 12a) elektronika ingeniaria Seaska ikastolaren eta Elkar argitaletxearen sortzaileetako bat izan zen. Kooperatiben mugimenduaren sustatzaile aitzindaria izan zen Ipar Euskal Herrian, eta gero Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluko (EHGK) lehendakari ere izan zen (1994-1997). Enbata mugimenduan 1963tik 1974ra zuzendaritza batzordeko kide izan zen. Eusko Alkartasunako kide 1986tik 1994ra, eta EAJko kide 1997tik aitzinera, non EAJren IBB Ipar Buru Batzarreko presidentea (2004-2008), Angeluko Udaleko zinegotzi (2001-2008) izan zen, eta Udalbiltzako zuzendaritzan ere parte hartu zuen.Bere izena erreferentea izan da euskal kulturan, euskaltzalea izateagatik eta batez ere enpresaria izan delako (Iparraldeko kooperatiben sustatzaileetariko bat izan zen erretiroa hartu arte). Aitzindaria izan zen Ipar Euskal Herrirako planifikazio ekonomikoaren beharra aldarrikatzen; 1969an jakin aldizkarian eta 1970an garaiko Anaitasuna aldizkarian bost artikulu idatzi zituen Ipar Euskal Herriko datu ekonomiko batzuk aurkezteko, eta haien harira Euskal Herriko ikuspuntuaren falta salatzeko.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Akitania Berria
Gizonezkoa
(1939-11-11) 85 urte
Frantsesa, Gaztelania, Euskara
ingeniari, politikari, ekonomialari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA