Raul Garcia

Raúl García Escudero (Zizur Nagusia, 1986ko uztailaren 11) nafar futbolaria da. Puntaerdi gisa jokatzen du. Estatistika ofizialen arabera, 1.83 metro du luzera eta 80 kg. pisatzen du. Osasunako harrobian hezia, 3 denboraldi egin ditu Iruñeko taldean, 6 zenbakia sorbaldan eramanda. Hor, oso maila ona erakutsi zuenez, beste talde batzuek erosi nahi izan zuten 2005-2006ko denboraldian ere. Iruñean beste urte bat ematea erabaki zuen, baina hurrengo denboraldiaren amaieran, zurrumurruek talde askorekin lotu ostean (tartean Real Madril edo Valencia CFrekin) Atlético de Madridekin sinatu zuen 5 urterako, Osasunari 13 miloi euro ordainduta. Koltxoneroekin 2007-08ko Intertoto, 2009-10eko Europa League eta 2010-11ko Europako Superkopa irabazi ditu. 2011-12ko denboraldian Osasunara itzuli zen, Atlético de Madridek utzita. Ondoko urtean Atléticora itzuli eta, titular eztabaidaezina izan gabe ere, oso garrantzitsu bilakatu zen Diego Simeoneren taldean. Espainiako 19 eta 21 urte azpiko selekzioekin jokatu du.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Iruñeko merindadea
Gizonezkoa
(1986-07-11) 38 urte
Gaztelania
futbolari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA