Regina Salcedo
© Escritora / Wikimedia Commons / CC BY-SA 4.0

Regina Salcedo

Regina Salcedo Irurtzun (Iruñea, 1972ko irailaren 5a) nafar idazlea, editorea, bideojokoen gidoilaria, irudigilea eta idazketa tailerren dinamizatzailea da. Besteak beste, fantasia eta beldurra irakurtzeko kluba zuzendu du.José María Guelbenzuren eskutik poesia garaikidean espezializatu ondoren, 2007an hasi zen tailerrak ematen. Torremozas argitaletxeak hautatu zuen 1992an interes handieneko ahots berri gisa. 2014. urtean Baile del Sol-en lehen poema-liburua argitaratu zuen, Icebergs, eta haren atzetik 2015. urtean Protagonistas (Kokapeli). Argitalpen horren ondoren, Kokapeli Poesía argitaletxe horren poesia-bildumaren ardura hartzera gonbidatu zuten. 2018ko irailean Mujer varada argitaratu zuen Los libros de la Marisma argitaletxean. 2018ko abenduan, Letra Corsarias liburu-dendak (Salamanca) urteko poema-liburu onenetarikotzat hautatu zuen liburua. 2019. urtearen hasieran, Los libros de Ollumarh trilogia argitaratu zuen Cazador de ratas argitaletxean.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Nafarroa Garaia
Emakumezkoa
(1972-09-05) 52 urte
Gaztelania
idazle, poeta, ilustratzaile, eleberrigile

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA