Ricardo Gatzagaetxebarria Bastida (Ondarroa, 1960ko uztailaren 25a) euskal politikari jeltzalea da. Zuzenbidean lizentziatua. VIII., IX. eta X. legegintzaldietako EAJko eusko legebiltzarkidea da. 1987tik 1991 arte Ondarruko udaleko zinegotzia izan zen; 1991 eta 1992an Eusko Jaurlaritzako Toki Administrazioko zuzendaria; 1992 eta 1996 bitartean Gorte nagusietako diputatua; eta 1996tik 2004 arte Gorte nagusietako senataria. Caritas-eko kidea ere bada. 2012ko abenduaren 17tik 2016ko azaroaren 28ra arte Eusko Jaurlaritzako Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailburua izan zen.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)