Ricardo Otxoa Palacios (Barakaldo, 1974ko abuztuaren 30a - Cártama, 2001eko otsailaren 15a) euskal txirrindularia izan zen, 1995 eta 2001 artean profesionala izan zena. Bere ibilbidean ez zuen garaipenik lortu. 2001ean Andaluzian Javier anaia bikiarekin (eta baita txirrindulari profesionala ere) entrenatzen ari zela, kotxe istripu batean hil zen. Bere omenez, 2001z geroztik Getxoko Zirkuituak "Ricardo Otxoa Memoriala" ezizena dakar.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)