Ricardo Valencia Martinez (Getze Ibargoiti, Nafarroa, 1959ko urriaren 3a - † Dhaulagiri mendia, Nepal, 2007ko maiatzaren 13a), garraiolari ofizioz, alpinista zen. Pirinio, Alpe, Atlas, Ande eta Himalaian ibilia zen. Dhaulagirira (Himalaia) eginiko espedizioan, bigarren kanpamentuan atseden hartzen ari zela gailurrera igotzeko asmoz, elur-jauzi batek jota hil zen. Santiago Sagaste ere berarekin hil zen.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)