Rosa Maria Elizburu Oianguren (Arrasate, Gipuzkoa, 1958ko apirilaren 5a) ezker abertzaleko politikaria da. Atxondoko emakumezko lehen alkatea izan dena. Politikari izateaz gain, irakasle, zuzendari eta pedagogia arduraduna ere izan da. Gaur egun Kolonbiako Nasa indigena komunitatearekin lanean dihardu.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)