Sagrario Aleman Astitz (Etxaleku, Imotz, Nafarroa Garaia, 1952ko martxoaren 5a) euskara irakaslea, euskaltzaina 2007tik, eta Euskaltzaindiko zuzendaritzako kidea da 2020tik. Euskara aldeztu eta sustatzen aritu izan da bizitza osoan, Nafarroako alfabetatze- eta euskalduntze-mugimenduaren erreferente nagusietako bat da.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)