Saioa Alkaiza

Saioa Alkaiza

Saioa Alkaiza Guallar (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1991ko urtarrilaren 17a) nafar bertsolaria da, Nafarroako hainbat bertso eskolatan ibilitakoa, hamaika plazatan parte hartutakoa, baita Nafarroako Bertsolari Txapelketan ere. 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen. Hala ere, inoiz aitortu duenez, txapelketak gehiegi asetu ez eta bestelako saioak bilatu izan ditu. Adibidez, "Zortziko Maldiko" ekimenaren antolatzailetako bat izan da.Kazetaritzan lizentziatua, kazetari aritu da hainbat hedabidetan: BERRIA, Nafarroako HITZA, Euskalerria irratia... Irrati horretako Sanfermintza saioan egindako elkarrizketa batek eman zion Saioari genero berdintasunaren kazetaritza saria (Kazetaritza Praktika Onen saria Iruñeko Udaleko Berdintasun alorrak emandakoa).Bestalde, 2020an, lan idatziengatik aitortza jasotzen hasi da. Hasteko, Iruñeko I. Bertso paper lehiaketa irabazi zuen. Hori gutxi balitz bezala, bere izena bi aldiz ageri da Iruñeko Udalak antolatzen duen egile berriendako euskarazko literatur lehiaketako sarituen zerrendan. Lehenbiziko saria lortu du narrazio modalitatean, Ez dago hondoratzerik lanarengatik; bigarrena, berriz, poesiakoan, Helduaroaren bezperan lanarekin.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Nafarroa Garaia
Emakumezkoa
(1991-01-17) 33 urte
Gaztelania, Euskara
bertsolari, kazetari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA