Saioa Villanueva Zarandona

Saioa Villanueva Zarandona

Saioa Villanueva Zarandona (Sopela, Bizkaia, 1981eko urtarrilaren 3a) Bizkaiko politikari abertzalea eta maistra da. Sopelako alkatea izan zen 2011ko ekainaren 11tik 2015eko ekainaren 14ra.Villanuevak ekainaren 11n bere alderdiko 7 zinegotzien babesa jaso zuen alkate izateko, Bilduko hautagaitza bozkatuena izan zen 2011ko udal hauteskundeetan. Gainontzeko zinegotziek (PNV eta PSE-EE) zegozkien hautagaien alde bozkatu zuten PPko zinegotzi bakarrak izan ezik, EAJren hautagaia saiatu zen Bilduri alkatetza kentzen, baina Villanuevak, hauteskundeetan bozkatuena izanik, bere gobernu taldea eratzea lortu zuen.Legealdi horretan eta Saioa Villanuevaren agindupean, Sopelako Udala Bizkaian Bilduk gobernatzen zuen erakunde garrantzitsuena bihurtu zen. Saioa Villanueva EH Bilduko alkateak 44.181 euro irabazten zituen urtean, koalizio abertzaleak goi-karguen laurden bateko beherapena onartu ostean. Hurrengo alkatea izan zenak EAJko Gontzal Hermosillak bere soldata %15,43ean igo zuen.Sopelako Udalak 2013an lortu zuen aurretik pilatuta zeukan zor guztia kitatzea (1,3 milioi euro), eta 2013tik hasi zen aurrekontutik 438.000 euro bideratzen n inbertsioak egiteko.EAJ eta EHBilduren babesarekin, "Sopelana" izena baztertu eta udalerriari ofizialki "Sopela" deitzea onartu zuten Bizkaiko Batzar Nagusiek 2013an. Lehenago onartu zuten izen berria Euskaltzaindiak eta udalbatzak ere.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Bizkaia
Emakumezkoa
(1981-01-03) 43 urte
Gaztelania
Irakasle

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA