Santi Leone

Santi Leone

Santiago Leoné Puncel (Iruñea, Nafarroa, 1972ko uztailaren 21a -) historialaria da, historiagintzaz arduratzeagatik nabarmendua. Halaber, ohiko zutabegilea da Berria eta Noticias taldeko egunkarietan. Nafarroako Foruen inguruko tesiarekin doktoretza lortu zuen, zein, 2005ean, egokitu zuen bere lehen liburua (Los fueros de Navarra como lugar de la memoria) plazaratzeko. Bigarren liburua, Euskal Herri imajinario baten alde, 2008an argitaratu du. Nazionalismoa eta historiagintza hizpide hartuta, Espainiako Historia Akademia, nabarrismo ofiziala eta Nabarralde taldea, besteak beste, kritikatu ditu. Izan ere, Leoneren ustez, aipatutakoen historia idazteko moduan, historiak berak, norabide batean edo bestean, egungo nazioa zein izan behar duen markatzen baitu, egungo biztanleriak erabakitzen duena erabakitzen duela.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Nafarroa Garaia
Gizonezkoa
(1972-07-21) 52 urte
Gaztelania, Euskara
idazle, historialari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA