Sara Cozar Valbuena (Ordizia, Gipuzkoa, 1980ko abuztuaren 12a - ) euskal aktorea da. "Goenkale" telesaio famatuan lanean ibili ondoren, "Emaztegaiaren semea", "Hil arte bizi", "Maitasunaren ostean maitasuna" edo "Las mujeres de verdad tienen curvas" antzezlanetan jardun izan du. Zineman, "Bypass" eta "Izarren argia" filmetan lan egin du aktore moduan. AEKko matrikula kanpainetan ere parte hartu du.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)