Silvia Ainhoa Trigueros Garrote (Abadiño, Bizkaia, 1976ko otsailaren 12a) euskal mendi-lasterkaria da. 2018an Tor des Geants 330 kilometroko proba irabazi zuen. 87 ordu, 50 minutu eta 31 segundo behar izan zituen, 2017an baino 10 ordu gutxiago. Europako probarik gogorrenetako honetan, Silvia izan zen aurreneko emakumea helmuga zeharkatzen eta sailkapen orokorrean 12. tokian amaitu zuen. 2019an Andorrako 170 kilometroko Ultra Trail Vallnord proban helmuga zeharkatu zuen lehen emakumea izan zen. Sailkapen orokorrean 7. geratu zen 450 partaideren artean. 34 ordu eta 21 minutu behar izan zituen. Aurreko errekorra hobetu zuen (35 ordu 31´). 2019an Tor des Geants 330 kilometroko proba irabazi zuen bigarren aldiz. 85 ordu eta 23 minutu behar izan zituen, aurreko urtean baino hiru ordu gutxiago. 2021ean Italiako 100 Miglia Monviso lasterketan. 26 ordu 46 minutuko denboragaz amaitu zuen 168 kilometroko lasterketa, 8030 metroko desnibel positiboagaz. Emakumeetan onena izan zen.2021ean, hirugarrenez, Tor des Geants proba irabazi zuen. Hori egiten lehen emakumezkoa da. 350 kilometro eta 28.000 metroko goranzko desnibela dituen ibilbidearentzat 89 ordu eta 57 minutu behar izan zituen.2022an Trencacims-en 75 kilometro eta 5300metroko desnibelean 12:18:41 denboraz lehen postua lortu zuen emakumezkoetan eta 25 orokorrean. 2022ko irailean Tor des Geants, 340 kilometro eta 31.000 metroko desnibel positiboa dituen proba gogorrean bigarren postua lortu zuen korrikalari abadiñarrak 84 ordu 58 minutu eta 55 segundotan. Irabazlea izan zen 2018, 2019 eta 2021 ean (2020 ez zen probarik egin Covid-arengatik). Ezin izan du laugarren bider jarraian irabazi azken aldiz aurkeztu den hain maite duen proba. Lasterketako irabazlea Sabrina Verjee britainiarra izan zen ia bost ordu gutxiagorekin (80.19.38). Sandrine Beranger frantziarrak osatu zuen podiuma.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)