Sorkun —jaiotzako izen-deiturez Sorkunde Rubio Ansotegi— (Errenteria, Gipuzkoa, 1977ko urtarrilaren 29a) euskal abeslaria eta musikaria da. Bakarka lau disko egin ditu, baina 1990eko hamarkadan famatu zen Kashbad taldeko abeslari izateagatik. Ondoren Negu Gorriak, Joxe Ripiau eta Flitter taldeekin jo zuen. Fermin Muguruzarekin batera abestu du hainbat disko eta kontzertutan.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)