Tere Irastortza (Zaldibia, Gipuzkoa, 1961eko otsailaren 23a) euskal idazlea da. Olaberrian (Gipuzkoa) bizi da. Bere poema liburu batzuk Kritika Saria jaso zuten. Poemak, hainbat antologiatan bildurik, italierara, gaztelerara, frantsesera, ingelerara, katalanerara eta gailegora itzuliak izan dira. Urte askoan Argian, Nabarran eta Mugalarin idatzi ditu artikulu eta zutabeak. Hegatsen, Jakinen eta Eganen ere argitaratu izan ditu saio laburrak.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)