Tiburcio Arraztoa Urrutia (Irurita, 1952) nafar irakaslea da, laxo pilota-jokoaren alde egindako lanarengatik ezaguna. Malerreka eta Baztan eskualdeetan jokatzen den laxo joko hori berreskuratzeko sustatzaile nagusietakoa da. Iruritarra sortzez baina 38 urtez irakasle izan zen Donezteben. Gaur egun erretiratuta dago. Bere garaian guantelaria izan zen (bi txapel irabazi zituen Donezteberekin) eta 1980an Laxoa Elkarteko sortzaileetako bat. Zenbait liburu ere idatzi ditu laxoaren inguruan, eta 2015ean Nafarroako Kirol Merituari eskainitako Domina ere jaso zuen.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)