Txema Urkijo Azkarate (Laudio, 1961 - ) abokatua eta Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundea erakundeko sortzaileetako bat da. 2001etik 2005era Juan José Ibarretxeren gobernuan Giza Eskubideen arloko zuzendaria izan zen. 2006 urtean Eusko Jaurlaritzak bultzaturiko Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Bulegoko aholkulari sartu zen, Maixabel Lasaren eskutik.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)