Unai Hualde Iglesias (Altsasu, Nafarroa, 1976ko uztailaren 25a) politikari jelkide bat da, baita Geroa Bai koalizioko kide nabarmen bat ere. Foru parlamentaria da 2015az geroztik. Zuzenbidean lizentziatua, EAJren NBBko lehendakaria da eta 2015-2019 legealdian Nafarroako Parlamentuko lehen lehendakariordea izan zen. 2019ko ekainaren 19az geroztik Nafarroako Parlamentuko lehendakaria da X. legealdian.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)