Unai Laso

Unai Laso

Unai Laso Lizaso, pilota arloan Laso deituraz ezaguna (Bizkarreta, Erroibar, Nafarroa Garaia, 1997ko maiatzaren 13a) esku huskako pilotari profesionala da. 2022ko maiatzaren 29az geroztik, txapeldun nagusia izanik (buruz buruko txapelduna, alegia), elastiko gorriz jokatzen ditu partida guztiak. Aurrelari aritzen da, Baiko enpresarekin (lehen Asegarce deitua). Izaeraz urduria, Lasoren ezaugarri nabarmenenetakoak dira ezker-eskuin indartsuak eta erasoko joko alaia.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Nafarroa Garaia
Gizonezkoa
(1997-05-13) 27 urte
Gaztelania
pilotari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA