Unai Ziarreta Bilbao

Unai Ziarreta Bilbao (Mungia, Bizkaia, 1970eko maiatzaren 21a - ) eusko legebiltzarkide ohia eta Eusko Alkartasunako presidentea izan zen 2007tik 2009ra. Ogibidez abokatua da. Zuzenbidean lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean eta Pedro Ibarretxe praktika juridikorako eskolan diplomatu zen, Deustuko Unibertsitatearen laguntzarekin. Aintzane Ezenarro (Aralar) eta bera 2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako lehendakarigai bakarrak ziren euskara ama hizkuntza gisa zutena. Horrez gain, zerrendaburua zen Bizkaitik baina ez zen hautatua izan.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Bizkaia
Gizonezkoa
(1970-05-21) 54 urte
Gaztelania, Euskara
politikari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA