Uxoa IƱurrieta Urmeneta (Donostia, Gipuzkoa, 1990ko otsailaren 8a) gipuzkoar itzultzailea, hizkuntzalari konputazionala eta irakaslea da. Ikertzaile dihardu Euskal Herriko Unibertsitateko HiTZ zentroan (Ixa taldean zehazki), eta irakasle GOI Ikastegian. EIZIEko zuzendaritza-taldeko kide izan zen 2017tik 2021era, eta UEUko Hizkuntzalaritza sailburua da 2021etik, Ainara Estarronarekin batera.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)