Uxue Alberdi Estibaritz (Elgoibar, Gipuzkoa, 1984ko martxoaren 18a) euskal idazle eta bertsolaria Kazetaritzan lizentziatua. 2003an hasi zen Bertso paper lehiaketak irabazten, Durangoko Julene Azpeitia izan zen lehenengoa eta ondoren etorriko ziren, 2006an Xenpelar Saria eta 2008an, bertsolari gazteen Osinalde Saria.Kazetaritza Leioako kanpusean ikasi zuen. 2005ean lortutako Idazle gazteentzako Igartza bekari esker idatzi zuen lehen liburua: Aulki bat elurretan (2007). 2007an beste sorkuntza beka bati esker, Joseba Jaka Beka hain zuzen ere, Aulki-jokoa (2009) ipuin liburua idatzi zuen. 2013an Euli-giro ipuin bilduma argitaratu zuen eta, aurrerago, 111 Akademiaren saria jaso zuen Jenisjoplin (2017) argitaratu zen Susa argitaletxearen eskutik.Bestalde, 2010ean Ttarttalo argitaletxearen eskutik haur literatura idazten hasi zen, Ezin dut, eta zer? ipuinarekin eta handik urte batzuetara, Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria irabazi zuen 2016an, Besarkada izenburuko lanarekin. 2020an euskarazko saiakeraren Euskadi Literatura Saria jaso zuen Kontrako eztarritik lanarekin.Literatura tailerren irakasle, iritzi artikulugile, itzultzaile, irakurle-taldeen gidari, letragile eta beste hainbat alorretan aritzen da lanean. Ainhoa Agirreazaldegirekin batera Bertso Eskola Feminista delakoa jarri zuen abian. 2012an Paul Gallicoren Elur-antzara grabatu zuen.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)