Miren Uxue Barkos Berruezo (Iruñea, 1964ko uztailaren 5a) nafar kazetaria eta politikaria da. 2015eko uztailetik 2019ko abuztura Nafarroako Foru Erkidegoko lehendakari izandakoa. Aurretik, 2004tik 2015 arte Espainiako Gorteetako diputatua izan da, eta 2007tik 2015era Iruñeko Udaleko zinegotzia ere bai. Ezkondua eta seme baten ama da.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)