Xabier Prieto Argarate (Donostia, Gipuzkoa, 1983ko abuztuaren 29a -) gipuzkoar futbolari ohia da. Erdilari moduan aritzen zen, eskuin aldetik zein puntaerdi gisa. 2003an debuta egin zuen Real Sociedaden taldean, aurtengoa zazpigarren denboraldia du Realean eta gaur egun taldeko izarretako bat da. Besteak beste, 2006-07 urtean Errealeko goleatzaile nagusia izan zen. 2018ko udan, kontratua amaitzean erretiratu zen, nahiz eta oraindik nahiko sasoi ona erakusten zuen. Bestela, Euskal Selekzioarekin bost aldiz jokatu du 2007 arte.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)