Xabi Solano
© Montecruz Foto from Berlin, Alemania / Wikimedia Commons / CC BY-SA 2.0

Xabi Solano

Xabier Solano Maiza (Hernani, Gipuzkoa, 1978ko urriaren 21a) Euskal Herriko musikari bat da. Trikitia jotzen hasi zen, Jon Mari Beasainek 1994an eratutako Etzakit taldean. Etzakit taldearekin bi disko egin zituen: Etzakit (1998) eta Goiz edo noiz (1999). 2003an parte hartu zuen Fermin Muguruza Kontrabanda taldean, bere arreba ordezkatzen Kristina Solano. Talde horrekin egindako ibilaldiaren bitartean, Ferminek konbentzitu zuen rock-a eta trikitia nahasten zituen talde bat eratzeko. Xabi Solano The Solanos taldea eratu zuen Oskar Benas eta Sergio OrdoƱez-ekin eta haien lehenengo diskoa argitaratu zuten: ''The Solanos''. Disko honetan Xabi Solanok konpositore, abeslari eta trikitilari jardun zuen. Hori eta gero Fermin Muguruzarekin egin zuen topo berriro ''Euskal Herria Jamaika Clash'' grabatzeko eta album horren ibilaldian parte hartzeko. 2007an Fermin Muguruzarekin ibilaldia egiten zuen bitartean, Xabi proiektu berri bati bueltak ematen hasi zen, Esne Beltza ("Leche negra") izenarekin bukatu zuena Fermin Muguruzak gomendatuta. Urte berearen abenduan ibilaldi bat hasi zuten Euskal Herritik eta Kataluniatik."Hipokrisia Naiz Dub" leloarekin hasi zuten ''Irun Lion Zion in dub'' bilketan (Talka, 2007). Esne Beltzarekin hiru diska kaleratu ditu. Made In Euskal Herria (2008), Noa (2010) eta 3 Kolpetan (2011). Laugarren batek, Gora, 2013 bukaeran ikusiko du argia.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Gizonezkoa
(1978-10-21) 46 urte
Gaztelania, Euskara
trikitilari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA