Xabier Artola Zubillaga (Antigua, Donostia, 1957ko maiatzaren 3a) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da Informatika Fakultatean 1985etik, baita ikertzailea Ixa taldean.Euskara automatikoki prozesatzeko hainbat aplikazioren sorkuntzan parte hartu du, besteak beste, Xuxen zuzentzaile ortografikoa, EDBL Euskararen Datu-base lexikala, . Euskaltzaindiaren Lexikoaren Behatokiaren corpusa proiektuko partaidea da.Euskaltzain urgazlea da 2006tik, Euskaltzaindiak eskatuta 2018ko biltzarrean "Euskara (batua) ingurune digitalean: bidean ikasiXa eta etorkizuneko erronkak" izenburuko ponentzia aurkeztu zuen.EAEko Euskararen Aholku Batzordeko kidea ere bada. Idazle moduan hainbat sari irabazi ditu ipuin-lehiaketetan, 2010eko Donostia Hiria, besteak beste. Zikloturista moduan 100.000 km baino gehiago egin ditu eta bizikletaz duen pasioaz ere idatzi du.Literaturazalea ez ezik argazkizalea ere bada (artzubi) eta, esate baterako, Dantza filmari buruzko argazki-erakusketa antolatu zuen 2018an.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)