Xabier Berasaluze

Xabier Berasaluze "Leturia" (Villabona, Gipuzkoa, 1954) pandero jotzailea da, Tapia eta Leturia trikiti bikoteko kidea. Korrontzi taldearekin ere jotzen du. Ogibidez, Kutxabankeko langilea izan zen, 2016an erretiratu zen arte. 1954an Billabonako Leturia baserrian jaio zen. Hiru urterekin pianoa eta solfeoa ikasten hasi zen. 1984az geroztik Joseba Tapia trikitilariarekin jotzen du Tapia eta Leturia musika taldean. 2016an, Kutxabankeko lanpostutik erretiroa hartu eta gero, Korrontzi taldearekin ere jotzen du, baina Euskal Herrian edo Euskal Herritik hurbil egiten dituzten emanaldietan soilik.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Euskal Autonomia Erkidegoa
Gizonezkoa
(1954-01-01) 70 urte
Gaztelania, Euskara
musikari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA