Xabier Madariaga Idirin (Bilbo, Bizkaia, 1981eko ekainaren 3a) euskal herritar kazetaria da. Ikasketak Nafarroako Komunikazio Fakultatean egin zituen (1999-2003). Graduko bigarren mailan zegoelarik, 2001-ean hasi zuen bere ibilbidea EITB-n. Euskadi Irratiko albistegi erredakzioan sartu zen uda hartan eta bekadun zegoela, irailak 11-ko New Yorkeko atentatuen berri emateko egin ziren albistegi bereziek bete-betean harrapatu zuten. 2001-2002 kurtsoa Lancaster University-n egin zuen Erasmus bekaldiari esker eta Erresuma Batutik Euskadi Irratia-rentzat kronikak bidaltzen piztu zitzaion korrespontsal lanarekiko bere grina.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)