Xabier Oleaga Arondo (Erandio, Bizkaia, 1956ko maiatzaren 14a) euskal kazetaria da, Errenterian bizi dena. AEKko sortzaileetako bat izan zen, irakasle ibili ostean. Kazetaritzan, Punto y Hora de Euskal Herria aldizkarian hasi eta Egin egunkarian jarraitu zuen, bai eta bigarren horretan zuzendaria izatera iritsi ere. Gero Euskaldunon Egunkaria kazetara igaro zen, eta hango zuzendoriorde izan zen. Partaide ikastolen elkartean ere jarduten du, zuzendaritza batzordean eta komunikazio esparruan.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)